Librezale: Jakintzak libre egingo gaitu

 

Librezale.org euskara informatikaren munduan bultzatzea helburu duen lantalde irekia gara

Egindako lana etorkizunerako ere baliogarria izatea nahi dugulako, baina ez soilik horregatik, Software Librea lehenesten dugu

Zubiak eraiki behar direnez, plataforma anitzetan dabiltzan programak lehenesten ditugu

Aukerak aukera, elkar ulertzeko ezinbestekoak direlako, estandar eta formatu irekien alde egiten dugu

Barne antolakuntzarako posta zerrenda bat ere badaukagu. Interesatuta baldin bazaude: Librezale

2009ko Internet ARGIA Saria Librezale taldearentzat

Interneteko ARGIA Saria 2009

Softwarearen bidez euskarari dimentsio globala eman diotelako, 2009ko Interneteko ARGIA SARIA LIBREZALE lan taldearentzat da.

Gure eskerrik onena ARGIAri Librezaleren jarduna aintzat hartu eta lanean jarraitzeko indar gehiago emateagatik.

Izan libre, izan euskaldun!