Proiektuak
WordPress-Eu
WordPress-Eu euskal WordPress zaleen txokoa da. Eduki Kudeaketa Sistema (CMS) hau gero eta ezagunagoa da, eta euskaldunon artean ere gero eta erabiliagoa. Software librea izateaz gain (GPL, PHP, MySQL), programa honek prestakuntza paregabeak eskaintzen ditu (euskaratuta, theme-ak, plugin-ak, RSS feedak, spam-arekiko babesa, blogroll-ak, aipuak, e-posta bidalketak) eta horregatik agian euskal erabiltzaile gero eta gehiago ditu. Librezaleren proiektu honen helburua WordPress zaleei beraien ezagutzak non trukatu ematea da, eta erabiltzaile berrientzako laguntza eskuratzeko erreferentzia lekua izatea.
Mozilla
Firefox web nabigatzailea, Thunderbird eposta bezeroa, SeaMonkey suitea, Sunbird eta Lightning egutegi kudeatzaileak ... Librezaleko mozilla lantaldeak Mozilla Foundation-arekin batera lan egiten du bere proiektuak euskaratzeko.
XFCE Idazmahai ingurunea
Xfce idazmahai ingurune arin bat da unix-motako sistema eragileentzat. Bere helburua azkarra eta arina izatea da nahiz itxuraz gustagarria eta erabiltzen erraza izan.
Mailman
ePosta bidezko eztabaida zerrendak kudetatzen laguntzeko tresna da Mailman, Majordomo edo Smartlist-en antzekoa- Baina ezagunagoak diren beste batzuk ez bezala, Mailmanek web orrialde batzuk sortzen ditu zerrenda bakoitzeko, eta partdaideek web bidez harpidetzea, ezabatzea ... ahalbidetzen du. Zerrendaren administrazio lan guztiak ere web bidez egin daitezke. Mailmanek erabiltzaileek behar dituzten gehigarri gehienak ditu bateratuak : fitxagi gordeketa, posta-berri talde zubiak, zabor posta filtroa, eposta bidezko komandoak, zuzeneko SMTP bidalketa. Domeinu birtualak erabili ditzake eta gehiago.
LDP-eu
GNU/Linux ingurunean hasiberri direnentzat zein eguneroko tresnatzat erabiltzen duten horientzat lagungarri izan daitezkeen testuak, eskuliburuak eta abarrekoen liburutegi birtuala. Euskaraz, noski.
Lizentziak
Softwareak libre izan behar du. Bai programak, bai liburutegiak, bai dokumentazioa libre mantentzeko "Free Sofware Foundation" delakoak software askeko lizentzia ezberdinak sortu zituen, eta horien euskaratze lanean ari gara. Nahiz eta balio legalik ez izan, euren esanahia hobeto ulertzen laguntzeko asmoa daukate euskarazko bertsioek.
Tux Paint
Tux Paint irudi edizio programa erreza da, umeek erabiltzeko aproposa. Haurrak entretenitzeko helburua dauka, lanabes sorta txiki baina erabilgarria dauka, baita soinu-efektu erakargarriak.
phpBB
phpBB foro elektronikoak sortzeko paketea da. Indartsua, malgua eta kode irekia filosofian oinarritutakoa. phpBBk erabiltzaile-interfaze erabilerraza eta kudeaketa sistema zuzena eta sinplea dauka. PHP programazio lengoaian garatuta, MySQL, MS-SQL, PostgreSQL edo Access/ODBC datu baseekin lan egin dezake.

