Ongi etorri Mozilla Euskaraz proiektuaren web orrialdera.
Librezaleko mozilla lantaldeak Mozilla Foundation-arekin batera lan egiten du bere proiektuak euskaratzeko. Momentuz ondorengo proiektuetan ari gara lanean:
Firefox
Hainbat sari irabazi duen web nabigatzailea orain are bizkorragoa, seguruagoa eta guztiz pertsonalizagarria da zure online bizitzara egokitzeko. Firefox 2an, ezaugarri berri eta indartsuak gehitu ditugu zure online esperientzia oraindik eta hobea izateko. Deskargatu Firefox 2 orain eta hasi Webari etekina ateratzen. Deskargatu eta gozatu !!
Firefoxentzako Gehigarriak
Firefoxentzako mota desberdinetako gehigarriak daude:
- Hedapenak: Hauen bitartez programei ahalmen berriak gehitu al zaizkie edo dauzkatenak hobetu.
- Bilaketa Pluginak: Web orrietan bilaketak egiteko oso baliogarriak diren pluginak.
Thunderbird
Thunderbirdekin zure ePosta kudeaketa inoiz baino ziurrago, azkarrago eta arinagoa izango da. Spam mezuen kontrako iragazki inteligenteak, RSS irakulea integratuta, bilaketa arinak, ... eta nola ez, software librea eta euskaraz. Deskargatu eta gozatu !!
Suitea (SeaMonkey)
Mozilla suitea web nabigatzailea, ePosta eta berri taldeak kudeatzeko bezeroa, IRC bezeroa eta HTML editorea integratzen dituen aplikazio sorta da. Deskargatu eta gozatu !!
Sunbird
Mozilla estiloko egutegi erabilterraza. Sunbirdek zure ordutegia erraz antolatu eta nahi duzun tokian gordetzea baimentzen dizu. Deskargatu eta gozatu !!
Lightning
Egutegiaren kudeaketa Thunderbird posta bezeroarekin batera integratu nahi duzula? Lightning da zure aukera! Deskargatu eta gozatu !!
Parte hartu
Gure lantaldean parte hartzeko Mozilla Euskaraz Posta Zerrendan harpidetu zaitez !!
Mozilla Europe
Mozilla produktuei buruzko informazio gehiago: mozilla-europe.org

